martes, 20 de diciembre de 2016

AZKEN HAUSNARKETA

Behaketaren azken partera heldu gara. 12 astetan zehar Haltza eta Gurbitza izeneko zuhaitzen aldaketak ikusi ditugu, hala nola, irailatik- abendura arte. Orokorrean, nahiz eta udazkena osoan zehar behaketa egin, aldaketak ez dira oso nabariak izan:
Haltzak aldaketa handienak jasan dituen zuhaitza izan da, izan ere, hosto erorkorrak ditu. Baina, esan beharra dago behatu ditugun Haltzak bi izan direla eta lehengoak eguzkiaren izpiak ia egun osoan zehar hartzen zituen eta besteak ordea, hainbat zuhaitz zituen inguruan eta beraz, ez zion eguzkia ematen. 
Horien bien arteko desberdintasuna oso nabaria izan da: eguzkiaren izpiak jasatzen zituen zuhaitzak, azken asterarte hosto gehienak berdeak ziren eta erori gabe zeuden eta beste haltzak, guztiz hutsik zegoen hostorik gabe (ikusi azken asteko taula). Horrek esan nahi du, eguzki izpiak hartzen duen zuhaitzak fotosintesia egiten jarraitzen duela, hortaz, gehiago irauten dira hostoak.
Enborrari dagokionez, hau ere ez da asko aldatu, pixka bat zimurtutagoa zegoen. Fruituak ere berdeak izaten jarraitzen izan dira eta lurrean zeudenak marroiak. Amaitzeko, loreak izan dira garapen gehien jasan dituztenak, izan ere, hasierako asteetan berdeak eta txikiak ziren eta azken astean, arrosak, luzeak eta finak. 
1. astea

12. astea




Gurbitzari dagokionez, esan beharra dago hamabi aste hauetan ez dituela aldaketa handirik jasan, izan ere hosto iraunkorrak dituenez, ia ez da nabaritzen hostoak jausten direla. Horretaz aparte, esan beharra daukagu lehenengo asteetan beste gurbitza bat ikertu genuela baina gero, beste bat aurkitu genuen eta bigarren astetik aurrera hori ikertu genuen.

Ikusi dugun aldaketarik nabariena fruituetan egon da. Izan ere, lehenengo asteetan fruituak berdeak ziren eta fruitu guztiak arbolan zeuden. Baina asteak pasa ahala, fruituak gorriak edota beltzak jarri ziren eta denak lurrera jausten ziren. Hori dela eta, bostgarren astetik aurrera lurra fruituz beteta zegoen eta ia ezinezkoa zen arbolara ailegatzea.

Hostoak edo adarrak begiratzen baditugu, hauek ez dute inolako aldaketarik jasan. Berriz, arbolaren enborrari dagokionez, asteak pasatzen ziren einean, enborraren azala kentzen zela ikusten genuen eta laranja moduko azala agertzen zela ikusi dugu.

Amaitzeko, loreak baita ere aldatu egin dira aste hauetan. Hauek lehenengo egunetan txikiak ziren baina egunak aurrera joan ahala, hauek handiagoak eta amaieran jausi egin dira. 

Hona hemen lehenengo bi asteko argazkiak eta azken asteko argazkiak, Lehenengo bi asteak jartzen ditugu zuhaitz desberdinak direlako.


Lehenengo Astea




Bigarren Astea




Azken Astea


Zer ikasi dugu behaketa egiten?
Behaketa hau egiten hainbat kontzeptu ikasi ditugu: alde batetik, udazkena ailegatzen denean zuhaitz hosto erorkorrek eta iraunkorrek jasaten dituzten aldaketak ikusi ditugu. Hosto iraunkorreko zuhaitza (gure kasuan Gurbitza) etengabe daude fotosintesia egiten, hortaz, bere hostoak etengabe jausten eta berrizten dira. Horregatik, nabaritu dugu adarretan hosto berdeak bakarrik zeudela, batzuk handiagoak zirenak eta beste batzuk txikiagoak (berriak). Hosto erorkorreko zuhaitzei dagokionez (gure kasuan Haltza), udazkena ailegatzerakoan hostoak galtzen dituzte, kolore berdea ematen dien klorofila galtzen hasten direlako. Ondoren, hostoa siku ipintzen da, marroia jarriz eta lurrera jauzten da.
Beste aldetik, fenomeno meteorologikoen eragina zuhaitzetan ere nabaritu dugu, eguzkia, haizea, euria … Aurrean esan bezala, eguzki izpi gehiago hartzen dituen zuhaitz hostoerorkorrek hostoak berdeagoak dira eta adarretan denbora gehiago irauten dute, hau da, erorketa prozesua atzeratzea eragiten du. Baina, euria eta haizea egiten duenean zuhaitzetako hostoak jauzteko posibilitateak handitzen dute.

LHko baliagarritasuna:
Prozesu guzti hau behatu ondoren, Lehen Hezkuntzan lantzeko guztiz aproposa dela uste dugu, Curriculumeko Natur Zientzietako hainbat  helburu eta edukiekin bat egiten baitu.

Lehenik eta behin, landareak izaki bizidunak direla azaltzen da: 3 funtzioak betetzen dituzte (ugalketa, erlazioak eta elikadura). Honekin batera, Fotosintesia eta ugaltze motak (loredunak: gimniospermak eta angiospermak eta loregabeak: Goroldioak eta Hepatikoak eta Garoak eta Ekisetoak). Bigarrenez, landareen sailkapena egin daiteke: tamainaren arabera ( zuhaitzak, zuhaixkak eta belarkarak) eta hosto motaren arabera (erorkorrak eta iraunkorrak). Horren barnean, haien arteko desberdintasunak ikasi. Azkenik, landare zelulen egiturak landu daiteke.

sábado, 10 de diciembre de 2016

12. ASTEA: 2016ko abenduaren 7a

HALTZA


Aste honetan bi haltzei atera dizkiogu argazkia, hostoen alderaketa hobeto erakusteko. Bati, ia hosto guztiak erori zaizkio. Besteak, ordea, hosto nahikotxo ditu oraindik. Horren arrazoi nagusia eguzkiak eta honek ematen duen beroa da, eta baita zuhaitz bakoitzaren kokapena ere. Bi faktore hauek ere, lore batzuk gorrituta edo marroituta egotearekin dute zerikusia, izan ere, bero edo eguzki izpi hainbeste jaso ez duten loreek berde kolorekoak mantentzen baitira. 

Pixkanaka-pixkanaka prozesuaren edo hobeto esanda, behaketaren amaierara heldu gara.



GURBITZA


Gurbitzaren hostoetan jada fruitu eskasak aurkitu ditugu. Asko eta asko lurretik ikus daiteke, aurreko asteetan zuhaitzetik erori diren seinale bezala. Hosto iraunkorreko zuhaitza izanik, hobeto mantendu dira hostoak haltzan baino, baina hosto batzuk erori direla ere nabarmen ikus daiteke. Argazkian, ageri den fruitu horia ikusi dugun bakarra da, hau da, beste guztiak umotze prozesuan aurreratuago daude, kolore gorria edo marroia dutelarik.

Esan beharra dago, gutxinaka behaketa prozesu honen bukaerara iritsi garela.

sábado, 3 de diciembre de 2016

11. ASTEA: 2016ko azaroaren 30a

HALTZA


Aste honetan aurreko astearekin konparatzen badugu, ez ditugu aldaketa handirik nabaritu.

Zuhatzaren hostoak jauzi arren, asko kostatu egiten ari da zuhaitzaren hostoak erortzea. Hala ere, esan beharra dago, lehenengo astearekin konparatzen badugu, zuhaitza hosto ugari galdu dituela. Bestetik, ikusi ditugun fruituak marroiak eta gorriak dira, izan ere, konturatu gara, eguzkia gehien jasotzen duten fruituak marroiak direla, berriz eguzki gutxiago duten fruituak gorriak dira.




GURBITZA



Gurbitzak asken aste honetan ez ditu aldaketa handirik jaso.

Aurreko asteetan bezala, enborraren azala altxatzen ari da eta gorrixka kolorekoa ateratzen ari zaio. Zuhaitz honetan, hostoak jausten dira, hala ere, haltzarekin konparatzen badugu ez dira hainbeste jausten.

Zuhaitzak hartzen duen lurra fruituz beteta dago. Fruitu hauek gorriak eta marroiak izan ahal dira. Loreekin berdina gertatzen da.

viernes, 25 de noviembre de 2016

10. ASTEA: 2016ko azaroaren 23an



HALTZA
Asko kostatu egiten ari da zuhaitza honen hostoak erortzea. Hala ere, bi haltza ditugu ondoan eta nabari da zuhaitz batean hosto gehiago erori direla bestearekin konparatuz. Lehenengo zuhaitzari, eguzki argiak eguneko ordu batzuetan ematen dio, bigarrenak, aldiz, ez du eguzki argia jasotzen. Hori dela eta, pentsatzen dugu bigarren zuhaitzari hosto gehiago erori zaizkiola. 

GURBITZA
Gurbitza zuhaitzak ez ditu aldaketa nabarmen askorik izan. Bere loreek emandako fruitu gehienak hazi, heldu eta lurrera erori dira. Argazki batean ikus daitekeenez gero, lore eta fruitu asko lurrean aurkitzen dira. Zuhaitzean dauden loreen polenak erle asko erakarri dituzte eta argazki batean erle bat ikus daiteke lore bateko polena hartzen.