martes, 20 de diciembre de 2016

AZKEN HAUSNARKETA

Behaketaren azken partera heldu gara. 12 astetan zehar Haltza eta Gurbitza izeneko zuhaitzen aldaketak ikusi ditugu, hala nola, irailatik- abendura arte. Orokorrean, nahiz eta udazkena osoan zehar behaketa egin, aldaketak ez dira oso nabariak izan:
Haltzak aldaketa handienak jasan dituen zuhaitza izan da, izan ere, hosto erorkorrak ditu. Baina, esan beharra dago behatu ditugun Haltzak bi izan direla eta lehengoak eguzkiaren izpiak ia egun osoan zehar hartzen zituen eta besteak ordea, hainbat zuhaitz zituen inguruan eta beraz, ez zion eguzkia ematen. 
Horien bien arteko desberdintasuna oso nabaria izan da: eguzkiaren izpiak jasatzen zituen zuhaitzak, azken asterarte hosto gehienak berdeak ziren eta erori gabe zeuden eta beste haltzak, guztiz hutsik zegoen hostorik gabe (ikusi azken asteko taula). Horrek esan nahi du, eguzki izpiak hartzen duen zuhaitzak fotosintesia egiten jarraitzen duela, hortaz, gehiago irauten dira hostoak.
Enborrari dagokionez, hau ere ez da asko aldatu, pixka bat zimurtutagoa zegoen. Fruituak ere berdeak izaten jarraitzen izan dira eta lurrean zeudenak marroiak. Amaitzeko, loreak izan dira garapen gehien jasan dituztenak, izan ere, hasierako asteetan berdeak eta txikiak ziren eta azken astean, arrosak, luzeak eta finak. 
1. astea

12. astea




Gurbitzari dagokionez, esan beharra dago hamabi aste hauetan ez dituela aldaketa handirik jasan, izan ere hosto iraunkorrak dituenez, ia ez da nabaritzen hostoak jausten direla. Horretaz aparte, esan beharra daukagu lehenengo asteetan beste gurbitza bat ikertu genuela baina gero, beste bat aurkitu genuen eta bigarren astetik aurrera hori ikertu genuen.

Ikusi dugun aldaketarik nabariena fruituetan egon da. Izan ere, lehenengo asteetan fruituak berdeak ziren eta fruitu guztiak arbolan zeuden. Baina asteak pasa ahala, fruituak gorriak edota beltzak jarri ziren eta denak lurrera jausten ziren. Hori dela eta, bostgarren astetik aurrera lurra fruituz beteta zegoen eta ia ezinezkoa zen arbolara ailegatzea.

Hostoak edo adarrak begiratzen baditugu, hauek ez dute inolako aldaketarik jasan. Berriz, arbolaren enborrari dagokionez, asteak pasatzen ziren einean, enborraren azala kentzen zela ikusten genuen eta laranja moduko azala agertzen zela ikusi dugu.

Amaitzeko, loreak baita ere aldatu egin dira aste hauetan. Hauek lehenengo egunetan txikiak ziren baina egunak aurrera joan ahala, hauek handiagoak eta amaieran jausi egin dira. 

Hona hemen lehenengo bi asteko argazkiak eta azken asteko argazkiak, Lehenengo bi asteak jartzen ditugu zuhaitz desberdinak direlako.


Lehenengo Astea




Bigarren Astea




Azken Astea


Zer ikasi dugu behaketa egiten?
Behaketa hau egiten hainbat kontzeptu ikasi ditugu: alde batetik, udazkena ailegatzen denean zuhaitz hosto erorkorrek eta iraunkorrek jasaten dituzten aldaketak ikusi ditugu. Hosto iraunkorreko zuhaitza (gure kasuan Gurbitza) etengabe daude fotosintesia egiten, hortaz, bere hostoak etengabe jausten eta berrizten dira. Horregatik, nabaritu dugu adarretan hosto berdeak bakarrik zeudela, batzuk handiagoak zirenak eta beste batzuk txikiagoak (berriak). Hosto erorkorreko zuhaitzei dagokionez (gure kasuan Haltza), udazkena ailegatzerakoan hostoak galtzen dituzte, kolore berdea ematen dien klorofila galtzen hasten direlako. Ondoren, hostoa siku ipintzen da, marroia jarriz eta lurrera jauzten da.
Beste aldetik, fenomeno meteorologikoen eragina zuhaitzetan ere nabaritu dugu, eguzkia, haizea, euria … Aurrean esan bezala, eguzki izpi gehiago hartzen dituen zuhaitz hostoerorkorrek hostoak berdeagoak dira eta adarretan denbora gehiago irauten dute, hau da, erorketa prozesua atzeratzea eragiten du. Baina, euria eta haizea egiten duenean zuhaitzetako hostoak jauzteko posibilitateak handitzen dute.

LHko baliagarritasuna:
Prozesu guzti hau behatu ondoren, Lehen Hezkuntzan lantzeko guztiz aproposa dela uste dugu, Curriculumeko Natur Zientzietako hainbat  helburu eta edukiekin bat egiten baitu.

Lehenik eta behin, landareak izaki bizidunak direla azaltzen da: 3 funtzioak betetzen dituzte (ugalketa, erlazioak eta elikadura). Honekin batera, Fotosintesia eta ugaltze motak (loredunak: gimniospermak eta angiospermak eta loregabeak: Goroldioak eta Hepatikoak eta Garoak eta Ekisetoak). Bigarrenez, landareen sailkapena egin daiteke: tamainaren arabera ( zuhaitzak, zuhaixkak eta belarkarak) eta hosto motaren arabera (erorkorrak eta iraunkorrak). Horren barnean, haien arteko desberdintasunak ikasi. Azkenik, landare zelulen egiturak landu daiteke.

1 comentario:

  1. Arratsaldeon!!
    Argazkiak eta komentarioak ikusten egon naiz baina hurrengo aspektuak faltan nabaritzen dut:
    - gurbitza garapenaren inguruko amaierako hausnarketa eta
    - jardueraren baliagarritasun didaktikoa

    Ondo segi:

    Gurutze Maguregi

    ResponderEliminar