PRAKTIKAK

5. PRAKTIKA

Oraingo honetan, indagazioa izeneko esperimentua gauzatu dugu hainbat egunetan zehar. Horretarako, gure taldeak bananaren kontserbazio hoberena zein den konprobatzea nahi izan dugu, beraz, berdeak zeuden lau banana erosi ditugu. Bi banana giro tenperaturan utzi ditugu, bat egunkariarekin eztalita egon da, falta diren beste bi bananak hozkailuan sartu ditugu eta bat egunkariarekin eztalita.
Banana denbora gehiago usteldu barik irauntzeko, gure gomendioa izango litzateke hozkailuan egunkariarekin sartzea, izan ere, gure esperimentuan 12 egun iraundu du.
Jarraitu dugun prozesua eta atera ditugun emaitzak honako kartulinan adierazi ditugu:



















4. PRAKTIKA
Hiru aste izan ditugu maketa bat egiteko. Maketa honen bidez, gure inmunitate sistemaren funtzionamendua ezagutu dugu, adibide desberdinak erabiliz, hala nola, txerto bat jartzen dugunean, zauri bat egiten dugunean, gripea dugunean, alergia bat dugunean...Gaixotasun hauen aurrean gure gorputzak inmunitate sistema martxan jartzen du, hauen aurka eginez eta sendatuz. 
Gure kasuan, zauri baten adibidea egin dugu, maketa bat eginez eta gure gorputzaren erreakzioa nabarmenduz: 





ZER GERTATZEN DA GURE GORPUTZEAN ZAURI BAT EGITEN DUGUNEAN?



Zauri bat egiten dugunean azala apurtzen dugu. Momentu horretan, odola ateratzen da eta antigeno batzuk gure gorputzean sartzen dira.

Alde batetik, odola dugu, globulu gorriz, globulu zuriz eta plaketez osatua. Agente hauek odolarekin batera irtengo dira edota zauria ixten eta garbitzen lagunduko dute.

Beste alde batetik, kanpotik etorritako antigenoak (bakterioak) gorputzean sartzen dira. Hauek sartu bezain laster, gure immunitate sistema martxan jartzen da, linfozitoak aktibatuz eta hauek antigorputzak sortuz.

Hona hemen gure gorputzak martxan jartzen dituen agenteak eta betetzen dituzten funtzioak:

  • Globulu zuriak: Hainbat mota ditugu gure gorputzean baina gure kasuan bi hauek hartzen dute parte: Monozitoak eta Linfozitoak. Lehenengo hauek, hezur-muinean sortzen dira,  eta gero ehunetara pasatuko dira. Momentu horretan, Makrofagoetan bihurtzen dira. Makrofago hauek zauri bat egiten dugunean erantzun inespezifikoa emango dute, hau da, kanpotik sartutako antigenoak hiltzera joango dira, fagozitosia eginez. Bigarrenez, linfozitoak hezur-muinean sortzen dira ere bai eta beste organo batzuetan hasten dira. Hasita daudenean, antigorputzak sortzeko ahalmena dute. Beraz, zauri bat egiten dugunean, antigorputz espezifiko batzuk sortuko dira antigeno konkretu batzuen kontra, erantzun espezifikoa emanez. Hauek zaurira joango dira fagotizatu ez diren bakterioen aurka egiteko.
  • Plaketak (tronbozitoak): Hauek gelatinosoak dira, beraz, haien artean elkartu egiten dira azalean eta zarakarra osatzen dute. Odoljarioa ekiditeko eta kontrolatzeko ardura dute.

Amaitzeko, esan behar dugu, Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatu egiten dutela, baina, zauri bat egiten dugunean ez dutela funtzio zehatzik, odolarekin kanporatzeaz aparte.



3. PRAKTIKA

Praktika honetan, Lehen Hezkuntzarako ekipamenduen azterketa egin dugu, horretarako, talde bakoitzak ekipamendu baten webgunea ikertu behar izan du eta honi falta zitzaizkion aspektuak komentatu, hobetzeko proposamenak eginez. Ondoren, ateratako ondorioak aurkeztu ditugu powerpoint batean.
Guri egokitutakoa Eureka! zientzia museoa izan da, eta Urtaroak deitutako tailerra aztertu dugu:
ASPEKTUAK
BAI
EZ
EBIDENTZIAK
Aurreko jarduerak

X

Maila
X

3. ziklorako bideratuta dago
Gaitasunak eta helburuak
Helburuak
Gaitasunak
Irteeran egingo diren jardueren laburpenean, landuko diren helburuak agertzen dira
Edukiak
X

Helburuekin batera agertzen dira
Aurreiritziak
X

Sarrera moduan ikasleek egutegi batean urtaro bakoitza noiz hasten den aipatu behar dute, ikasleen aurre-ideiak jakiteko. Halaber, irakasleei ematen zaien txostenean, ohar moduan jarduera bakoitzean ikasleek edukiko dituzten aurre-ideiak aipatzen dira, hauek kontuan hartuz.
Ikaslearen eta irakaslearen papera
X

Irakasleak umeen aurre-ideiak jakin eta gero eta honek azalpenak emango ditu. Ikasleek jarduerak egingo dituzte eta ondoren irakaslearekin batera zuzenduko dituzte.
Osteko jarduerak
X

Ikasleei ematen zaien txostenean etxean egiteko jarduerak agertzen dira, beraz, hauek klasean egitea edo ez irakasleen eskuetan dago.
Irteera mota:
Web-orrian agertzen diren jarduera guztiak analizatu eta gero, landa- lan didaktiko eredua erabiltzen dela ondorioztatu dugu. Izan ere, jardueren helburuak klasean azaldutako teoriarekin zerikusia dute eta oinarrizko tresna metodologiko bezala galde-sorta itxia erabiltzen da. Hau da, irakaste-ikaste eredua aktibo-induktiboa dela esan dezakegu.

Zer iruditzen zaigu eskaintza didaktikoa?
Eskaintza hau nahiko aspergarria eta teorikoa iruditzen zaigu, izan ere, ez ditu proposamen praktikorik ematen. Ikasleek irteera osoan zehar jarduera teorikoak egiten dituzte eta gure ustez klasean ematen denarekin bat egiten du, beraz ez dute jarrera, eduki edota kontzeptu berririk ikasten.  

Eskaintza hobetzeko iradokizunak: Hasteko, web-orrian ez da argitzen ea ikasleek jarduera teorikoak egiten dituzten bitartean bestelako praktikarik edo behaketarik egiten duten. Beraz, gure proposamena ikasleek jarduerak egin baino lehen horri buruzko erakusketa edota praktikak egitea. Horrela, jarduerak egiterako orduan ikasleek aurretik zituzten ideiak eta berriak ikusteko eta kontrastatzeko aukera izango dituzte. 
Gainera, irteera aurretik egin beharreko ariketak ez dira aipatzen. Nahiz eta klasean ematen ari diren gaia izan, hobe izango litzateke kontzeptu horiek birgogoratzea museora joan baino lehen. Halaber, zer egingo duten jakiteko ere baliagarriak izango dira.


2. PRAKTIKA

Amesten dugun zientzien irakaskuntza...


Lan honetan gure ametsetako zientzien irakaskuntza bideo labur baten bidez irudikatu dugu. Bideo horretan irudi baten eta abesti baten bitartez transmititu behar izan dugu guk amesten dugun hori. Hala ere, horrekin bakarrik transmititzea oso zaila da eta ideia batzuen bidez lagundu gara gure pentsamenduak hobeto uler daitezen.
Aukeratu dugun irudia Internetetik eskuratua izan da. Gure ametsetako zientzia oso praktikoa ikusten dugu; eskolaren ingurunea ezagutuz eta behatuz, ikasleak zientzialari txikiak izanez (ikerketa eginez), esperimentuak eginez …  Hori dela eta, argazki hori aukeratu dugu, irudi horretan gure ideia orokorra irudikatuta agertzen delako.
Abestiari dagokionez, aukeratutakoa “Hey Soul Sister” abestia izan da, baina letrarik gabe, soilik tonuarekin. Izan ere, abesti honek giro ona transmititzen digu taldekideoi, alaitasunez betea. Gure ustez, garrantzitsua da umeek zientzia modu pozgarri batean ikastea.


1. PRAKTIKA

Pasaden azteazkenean, Zientzia tailerrean hainbat eserientzia aurrera eraman genituen, baina, hauetatik interesgarria izan zena komentatuko dugu hemen.

Esperientziaren izena: PIGMENTU FONTOSINTETIKOAK

Jarraitutako pausoak:
   1- Mortero batean espinakak, area eta alkohola nahastu ditugu.
   2- Nahasketa sortu eta gero, lortu dugun likidoa soilik lortzeko, enbudo eta iragaz-paperaren laguntzaz Petri kutxa batean isuriko dugu.
   3- Petri kutxa horretan V forman iragaz-paper zati bat jarriko dugu.
   4- Likidoa iragaz-paperetik gora igoko da kolore ezberdinak agertuz.

Jarraian guk egindako esperientziaren irudia ikusiko duzue non bi kolore argi eta garbi ezberdintzen diren: berdea eta horia.







No hay comentarios:

Publicar un comentario