viernes, 4 de noviembre de 2016

1. ASTEA: 2016ko irailaren 21ean

HALTZA
Tamaina ertaineko zuhaitza da, 20 metrotara irits daiteke. Forma piramidala du hasieran, baina denbora pasa ahala biribiltzen joaten da. Argazkian ikus daitekeen moduan, berde kolorea dauka.
Enborra marroi- ilun kolorea du eta zimurtsua da. Nahiko hauskorra da ( landare igokariak igotzen baitira eta beste intsektu batzuk bizi dira).
Adarrak enborrarekin konparatuz kolore argiagoa dute, leunagoak dira eta finagoak. Punta begiak oso finak eta apurkorrak dira eta adarretatik gero eta adar txikiagoak ateratzen dira.
Hostoak erorkorrak, bakunak, txandakatuak eta zerratuak dira. Berde kolorea dute, gainaldetik ilunagoak eta forma obobatuduna daukate.
Loreak gerbetan biltzen dira, gerba arrak luzangak dira eta laburragoak diren gerba emeak sortzen diren landare berberean sortzen dira.Irudian ikus daitekeenez oraindik atera gabe daude, gogorrak eta berdeak dira.

Fruituak behin lorea ernalduta udazkenean heltzen dira, beraz argazkian ikusten den bezala batzuk berde kolorea dute eta beste batzuk marroiak dira (siku daudela esan dezakegu). 2-5naka biltzen dira puntaldean.

GURBITZA
Gurbitza, normalean 5 eta 10 metro arteko altuera izaten du. Argazkian ikusten daitekenez, ez da enborra ikusten, hau da, behekaldetik hazten dira hostoak. 
Lerroan kokatutako zuhaixkak dira eta denboraldi honetan, kolore berde iluna dute. Enborra nahiko fina eta leuna da marroi-gorrixka kolorekoa. 
Ez da enbor bakarra lurretik ateratzen dena; 3 edo 4 oinarrizko enborrek osatzen dute zuhaitz bakoitza. Adarrak luzeak eta berde-marroizkak dira eta adar osoan zehar hostoak daude, punta begiraino. Hostoak iraunkorrak, bakunak, aurkakoak eta zerratuak dira. 
Gainaldetik kolore berde iluna eta distiratsua dute eta azpialdetik berde argiagoa. Forma obalatua daukate. 
Loreak arrosa eta zurixkak dira eta kanpai itxura dute. Siku edo jaio gabe daudela esan dezakegu. 
Fruitua baia esferikoa da. Zuhaixka batzuetan kolore berdea zuen eta beste batzuetan gorria. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario