viernes, 4 de noviembre de 2016

2. ASTEA: 2016ko irailaren 28an

HALTZA
Loreak, bai lurrean eta bai zuhaitzean ikusi ditugu. Argazki honetan, ikusi daitezke pasaden astean aipatutako landare igokariak. Hauek enborraren azala apurtu egiten dute. Hostoak erorkorrak dira, pasaden astean esan bezala. Eta gaur, hainbat hosto marroi eta sikuak ikusi ditugu lurrean, eta zuhaitza hosto gutxiagorekin ikusi dugu.Argazkian lore arra eta lore emea ikusi eta desberdindu daitezke. Ezkerrekoa lore arra da eta eskumakoa lore emea. Bi motatako fruituak daude, berdeak (berriak izango direnak) eta marroi edo beltzak (zaharrak eta siku daudenak, normalean lurrera erortzen dira).

GURBITZA
Argazki honetan ikus daitekenez, ez da pasaden asteko zuhaitz berdina. Zuhaitz honetan, enborra argi eta garbi ikus daiteke, zuhaitz hauxe beste gurbitz bat izan arren. 
Enbor zuzen eta sendorik ez duela ikus daiteke, hiru enbor txikitan zatitutako enborra baizik. Hostoak iraunkorrak dira, baina, lurrean hainbat hosto lehor ikusi ditugu, izan ere, zuhaitz mota hauek urtean zehar hostoak aldatzen dituzte. 
Aste honetan, loreak primeran ikusi ahal izan ditugu. Kolore arrosa izatetik zuri horixka kolorekoak izatera pasatu dira. Bi koloretako fruituak daude, berdeak eta gorri beltzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario