miércoles, 16 de noviembre de 2016

8. ASTEA: 2016ko azaroaren 9an

HALTZA


Esan beharra dago adar asko ia hostorik gabe geratzen ari direla, baina beste adar batzuk oraindik hosto nahikorekin jarraitzen dute. Izan ere, behaketa prozesuaren azken fasean sartzen ari gara jada, eta hasierako egoerarekin konparatuz, argitasunez ikus daiteke hostoak erortzen doazela eta udazkenak erabat eragiten ari dela zuhaitz honengan. Zuhaitz honen kasuan, loreek ez dute aldaketa handirik jasan aurreko astearekin alderatuz behintzat. Enborraren inguruan dagoen landare igokaria gero eta handiago bilakatzen ari da, eremu handiago bat hartuz.

GURBITZA


Aste honetako ezaugarririk nabarmenena, gure ustez, erleen presentzia izan da. Izan ere, erle ugari zeuden hostoen eta adarren artean, eta egiten zuten zarata nahiko nabaria zen. Horretaz aparte, hostoak ere kolorez aldatzen doazela ikusi ahal izan dugu, zera da, kolore berdeduna izatetik, kolore marroi argia izatera pasatu dira. Fruituei dagokienez, asko eta asko lurrera erori dira, baina batik bat, lurrean aurkitu duguna loreak izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario