viernes, 4 de noviembre de 2016

3. ASTEA: 2016ko urriaren 5ean

HALTZA
Ez da argi eta garbi ikusten, baina adar batzuek jada ez dituzte hostorik. Hostoak erorkorrak direnez, hosto ugari aurkitu ditugu lurrean. Lurrean zeuden hosto batzuk lehor zeuden, beste batzuk berriz, oraindik berde zeuden. Zuhaitzak gero eta hosto gutxiago ditu. Aurkitu ditugun fruituak bi kolorezkoa ziren, lurrean zeudenak, beltza kolorekoak ziren, berriz, arbolean ikusi ditugunak berdeak ziren.

GURBITZA

Zuhaitz hau hiru enbor txikietan zatituta dago. Enborra nahiko fina da eta marroi-laranja kolorezkoa da. Ikusi ahal dugunez, alde batzuetan zuhaitzaren azala apurtuta dago. Adarrak luzeak eta berdeak dira. Hosto ugari aurkitu ditugu lurrean, nahiz eta zuhaitz iraunkorra izan. Lurrean zeuden hosto guztiak siku zeuden. Gainekaldeko kolorea berde iluna da, berriz, hostoaren beheko aldea, berde argia da. Ez ditugu lore askorik aurkitu eta aurkitu ditugunak nahiko zimurtuta zeuden. Fruitu ugari aurkitu ditugu, baina aste honetan bakarrik kolore bateko fruituak zeuden, kolore berdeko fruituak ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario