viernes, 4 de noviembre de 2016

5. ASTEA: 2016ko urriaren 19an

HALTZA
Argazkietan ikus daitekeenez denbora pasa ahala, zuhaitzaren adarrak gero eta hosto gutxiagorekin daude. Gainera, adarretan dauden hosto batzuk siku daude, hau da, erortzear daude.

Bestaldetik, enborra gero eta marroi ilunagoa dago, ez dakigu hezetasunagatik izango den. Halaber, aurretik esan bezala fruitu marroiak eta berdeak daude zuhaitzean zehar, baina nabaria izan da aste honetan berdeak ugaritzen direla eta marroiak ordea, lurrean daudela. Loreei dagokionez, argi dago gero eta luzeagoak eta loditxoagoak direla.

GURBITZA
Aste honetan gurbitzak ez du aldaketa askorik jasan. Beti bezala, lurretik hosto sikuak zeuden eta adar puntetan ordea, hosto berriak kolore berde argia dituztenak. Hosto berri horiek besteekin konparatuz txikiagoak dira, argazkian agertzen den moduan.
Adar horiek ere, arrosa kolorea dute eta gorantz hazten dira, horrek esan nahi du berriak direla. Enborrari dagokionez, azala kentzen ari zaiola ikus daiteke. Loreak ere hazten ari dira eta lore-begiak pixka bat handiagoak dira.
Amaitzeko, fruitu gorriak lurrera jauzten ari dira eta zuhaitzean berde kolorekoak nabaritzen dira, hau da, berriak direnak. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario